1969ko Frantziako Tourra

1969ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa56. Frantziako Tourra
Txapelketa1969 Super Prestige Pernod
Etapak26
Datakekainak 28 – 1969.eko uztailak 20
Luzera4.117 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
NED Herbehereak
SUI Suitza
ESP Espainia
Irteera-lekuaRoubaix
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak130
Amaitu dutenak86
Bataz besteko abiadura35,296 km/o
Emaitzak
TxapeldunaBEL Eddy Merckx (Faema)
TxapeldunordeaFRA Roger Pingeon (Peugeot-BP-Michelin)
HirugarrenaFRA Raymond Poulidor (Mercier-BP-Hutchinson)
Puntukako sailkapenaBEL Eddy Merckx (Faema)
Eskalatzailerik onenaBEL Eddy Merckx (Faema)
konbinatuan onenaBEL Eddy Merckx (Faema)
Talderik onenaBEL Faema
◀19681970▶
Dokumentazioa

1969ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 56. edizioa izan zen. 1969ko ekainak 28 eta uztailak 20 artean ospatu zen. 4177 kilometroko ibilbidea egin zen etapa prologo bat eta 22 etapa arruntetan banatuta, horietatik lehena, zortzigarrena eta hogeita bigarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.

130 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 13 taldetan banatuta, horietatik proba soilik 86k amaitu zutelarik, arlo honetan Faema taldea nabarmendu zelarik, proba bere txirrindulari guztiekin amaitu zuena.

Eddy Merckxek, 1969ko Italiako Giroan kanporatua izan zena dopinaren aurkako kontrol batean positibo emateagatik, jarritako zigorraren beherapen bat jasan zuen, eta, hala, bere lehen Frantziako Tourrean parte hartu ahal izan zuen, bere bost garaipenetatik lehena lortuz. Gainontzeko sailkapenen garailea ere izan zen, baita taldekakoena ere, Faema taldeko kide baitzen.

Garaile izan zen Eddy Merckxek proba batez beste 35,296 kilometro orduko abiaduran bete zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy